XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alan be alkateak asarre egi eutsen koñetu biai.

Gero Luziari itaunak egiten asi zan ezkutua esan erazo nairik; baña umeak itzik be ez eutsan erantzun.

Ezer ezin aterata Antoniori itandu eutsan: Fatiman gauzok ziñistuten dozuez?.

- Ez yauna; emakumeen ipuñak baño ez dira.

Eta zuk zer diñozu ba Marto?.

- Zure deira etorri naz ona ta nire seme-alabak be neuk diñodana diñoe.

- Beraz egitzat daukazu?.

- Bai yauna; eurek diñoena ziñistuten dot.

Barrerik naiko egin eben bertan ziranak Martoren esakerakaz.

Alkatea ez egoan orretarako.

Ezkutua ezpa'diñozu ilgo zaitut - esan eutsan Luziari urtekeran.

Ta Martok berari: Alkate yaunak dei-dagiskunean beti etorriko gara ona, baña bidekoa emoten ba-dausku eskerdun izango gayakoz, danari begiratu bear dautsagu-ta.

Berandutxu eldu ziran Aljustrelera.

Luzia lengususen billa yoan zan eldu ta bereala.

Osin-ondoan aurkitu ebazan itun besarkaturik.